Haurrek espresiorako 100 modu badituzte, guk 99 arbuiatzen ditugu.
Horregatik, gure 0-3 urte bitarteko eskolak lehendik funtzionatu ez duten ohiko heziketa-eskemak hausten ditu.
Funtsezkoa da ongi aukeratzea
Haur Eskola
Horregatik, gure 0-3 urte bitarteko eskolak lehendik funtzionatu ez duten ohiko heziketa-eskemak hausten ditu.
Funtsezkoa da ongi aukeratzea
Gure heziketa-proiektuak arreta berezia eskaintzen dio alderdi afektibo nahiz emozionalei. 0-3 urte bitarteko etapa honetan, oinarri afektibo eta emozionalak sendotzea da lehentasuna. Izan ere, haur-hezkuntzaren edozein esparrutan aurrerapausoak egiteko beharrezko baldintza baita hori.
Indarrean dagoen araudiak zehazten duen hezkuntza-langileen kopurua bikoizten dugu, haur bakoitzaren erritmoari arreta jarri ahal izateko.
Ikasketarako eta garapenerako oinarri izango diren afektu, konfiantza eta segurtasunezko giroa sortzen dugu: adinen araberako talde homogeneoak eta autoestimua sustatzen duten hezitzaileak
Haurrek paper aktiboa jokatzen dute gure eskolan: euren ikasketa-prozesuaren protagonistak dira. Helduek (hezitzaileek) esperientziak proposatzen dituzte, ikasketa autonomoa eragiteko materialekin lan egiten dute eta haurrari itxaroten diote, haurra bera baita ekimenez jardungo duena eta bere barnetik sortzen den jarduera propioa sortuko duena. Horretarako, “bere” denbora behar du. Bitartean, helduak (hezitzaileak) lagundu egingo dio eta bere beharrei erantzuteko prest agertuko da.