ES

Zeuk erabaki

Pedagogian eta Neurozientzian egindako aurrerakuntzek baieztatu dutenez, bizitzako lehen urteak dira giza garapenean garrantzizkoenak. Horregatik, 0-3 urte bitarteko etapan ikastetxearen aukeraketa funtsezkoa da. Guretzat biziki interesgarria da gai hau, baina oraindik ere gutxi dakigu horri buruz. Zenbait ideia interesgarri uzten dizuegu jarraian.

  • Hiru urte bitarteko lehen haurtzaroa da etorkizuneko helduaren oinarria.

    “Infancia, la edad sagrada” liburuaren idazle Evania Reichert-i egin zaion elkarrizketa da hau. Oso kontu garrantzitsuak aipatzen ditu, besteak beste, itxurazko haurra hezteko, helduak bere burua behar bezala ezagutu behar duela automatikoki ez erreakzionatzeko.

    Ikusi artikulua
  • 0-3 urte bitarteko Heziketa Emozionalak markatzen du bizitzan arrakasta izatea

    Artikulu honetan, Kordobako San Juan Ospitaleko Arreta Goiztiar Unitatean psikologo eta koordinatzaile den Juan de Dios Serrano-k balio berezia ematen dio heziketa emozionalari 0-3 urte bitarteko haurren kasuan. 

    Ikusi artikulua
  • Reggio Emiliako ikastetxeak, hezkuntza berritzaileen esperientzia

    Reggio Emiliako ikuspuntua gure heziketa-lanean erreferente nagusiena da. Bideo honetan ikus daiteke nolakoak diren Reggio Emiliako (Italia) 0-6 urte bitarteko haur-eskolak, eta zein den berau sortu zuen pedagogoaren pentsamendua: Loris Malaguzzi. Mundu mailan haurtzaroaren lehen urratsetarako heziketa-proposamen onenetakotzat onartuta dago ikuspuntu hau.

    Ikusi bideoa
  • Zergatik uste dugu 0-3 urte bitarteko etapa ez dela zatitu behar?

    Artikulu honetan aditzera ematen dugu 0-3 urte bitarteko etapan ikastetxez ez aldatzearen alde dugun iritzia. Etapa honetan funtsezkoa da haurren NIa indartzea, banakako bizimodua aberastuz eta, poliki-poliki, harreman-bizitza sustatuz. Prozesu hori sendotzeko, haurrei behar duten denbora eman behar zaie, izan ere, poliki-poliki lotura berriak sortzeko tresnak eskuratuko baitituzte. Horregatik, aldaketei ez diete berdin aurre egiten 2 urte edo 3 urte izan.

    Ikusi artikulua
  • Besarkatzea, kontsolatzea eta arreta jartzea ez da gaizki haztea, heziketa ere bada

    Artikulu honetan polemika eragin ohi duen gaiari heltzen zaio: haurra besoetan asko hartzea “gaizki heztea” dela uste izatea.  Etapa honetan haurrek behar emozional asko dituzte, eta horiek afektibotasunez, laztanduz eta gorputzaren kontaktuz artatzea oso garrantzitsua dela uste dugu.

    Ikusi artikulua