ES

Reggio Emilia: ideia handiak dituen hiri txikia

Italiaren iparraldean kokatuta dagoen 200.000 biztanle baino gutxiagoko hiri txikia da Reggio Emilia. Eta ez da ezaguna gastronomiagatik, arkitekturagatik edo historiagatik. Azken urteotan Italiako hiri honen izena kalitatezko haur-hezkuntzaren urrezko estandarrean bilakatu da, eta haurtzaroaren lehen urratsetako hezkuntza-proposamenik onenetakotzat jotzen da.
 
Reggio Emilia ereduak haurtzaroaren lehen urratsetako hezkuntzari kalitatezko ikurra eman dio, haurren eta hezitzaileen gaitasunetan oinarritutako eredua baita, elkarrekin ikasteko parada ematen duena, eta familiek hezkuntzan parte hartzeko eskubidea eta betebeharra zehazten duena.

Reggio Emilia ereduaren jatorriak Bigarren Mundu Gerraren amaieran kokatzen dira, udalerrian lan egiten zuten guraso-talde batek euren seme-alabentzako ikastetxe berriak eraikitzeko eskaera luzatu zutenean.
 
Ohiko zaintza-eredua baino gehiago nahi zuten, haurrak aintzat hartzen zituzten ikastetxeak sortzeko nahia adieraziz. Hala, garai hartan hain beharrezkoa zen etorkizuneko gizarte aske eta demokratikoa sortzera begira txikienei lankidetza edota pentsamendu kritikoaren moduko gaitasunak eta baloreak eskuratzea ahalbidetuko zielakoan.
 
1963an ireki zen Reggio Emilia hiriko lehen udal haur-eskola, Italian haurtzaroaren lehen urratsetarako zerbitzuen sistema nazionaleko ikastetxe aitzindaria. Hurrengo hamarkadan Reggio Emiliako biztanleek helburu irmoa zehaztu zuten: haurrentzat inoiz pentsatu ez zen ingurunea sortzea, etorkizun berri bat sortzeko ikastetxe-mota berriaren diseinua.
 
Gaur egun haurtxo eta neska-mutiko txikienentzako hogeita hamar ikastetxe baino gehiago daude Reggio Emilio hirian. Eta ez da harritzekoa ikastetxe horietako bat “munduko onena” izendatu izana.
 
Reggio Emilia ereduaren arrakasta, funtsezko bost kontzeptuotan oinarrituta dago:
 
•    Dokumentazio pedagogikoa bera, hezitzaileak ikastun moduan jotzen dituena; haurrak hobeto ulertzen laguntzen du, bereziki, euren ikasketa-prozesuaren bidelagun izatea.
•    Lankidetza-pedagogia; heziketan gurasoek, hezitzaileek nahiz haurrek eurek ere parte hartzen dute.
•    Praktikaren bidezko ezagutza; motibazioan eta erabateko elkar ulertzean oinarritutako arrakastazko ikasketa-eredua.
•    Ingurune fisikoa garapen kognitiborako txoko moduan ulertzea; haurrek errespetatu behar duten “hirugarren irakaslea” da.
•    Haurra bera da protagonista; indar eta aberastasun handia dute haurrek, eta harremanak sortzeko eta ikaskuntza eraikitzeko potentziala, kuriositatea eta gaitasunak dituzte.
 
Loreka Haur Eskolarentzat printzipio horiek funtsezkoak dira, eta gure heziketa-eredua Reggio Emilia filosofian oinarrituta dago: haurtzaroaren lehen urratsetan kalitatezko heziketa-proposamena egiten dugu. Horregatik, euren ikasketan haurrei protagonismoa emango dien testuinguruak eskaintzen dizkiete gure hezitzaileek, egunerokotasunean lagundu, behatu eta dokumentatzen dira, haurrei hobeto ulertzeko eta euren lana bera ebaluatzeko. Horrekin batera, gainerako lankideekin eta gurasoekin partekatzen dituzte emandako urratsak.

Berriak